domingo, 18 de marzo de 2012

Musikarako tresnak Web 2.0

Sarean programarik instalatu gabe musika lantzeko hainbat aplikazio erabil daiteke. Post honetan, hainbat 2.0 tresna  zein haien loturak ikusi ahal izango dituzu.

Partitura editoreak


Noteflight aplikaazioa sareak aurki daitekeen partitura editorea duzue. Honen bitartez beraz, abestiak zein edozein partitura sortu, edo eta sorturik dagoen beste hainbat partitura editatu eta aldatu daiteke. Honako estekan jo dezakezue aplikazio honetara:

http://www.noteflight.com

Audio sekuentziadoreak eta estudio osoak


Audio sekuentziadoreen bitartez abestiak grabatu eta sortu daitezke. Batzuk sareko aplikazioak izango dira, beste batzuk software librea izango diren  bitartean. Hemen duzue hainbat:


Audiotool online aplikazioa 


Darkwave studio online aplikazioa


Anvil Studio sekuentziadore askea


Jam Studio online estudio virtuala 


Myna online estudioa


miércoles, 7 de marzo de 2012

MIDI notazioa: notazio ez konbentzional proposamen bat

Musikako notazio konbentzionala abstraktuegia da. Alde nabarmena dago hizki kodetua eta bere esanahiaren artean. Modu horretan, alfabetatu musikala ez izanik, nekez jarrai liteke partitura bat musika entzuten den bitartean. MIDI notazioaren garapenarekin, musika adierazteko kode desberdinak garatu dira, askoz grafikoagoak direlarik. Modu honetan lotura estuagoa izaten da kodea eta bere esanahiaren artean.

Baina azalpen abstraktua baino egokiagoa izango da adibide praktiko batez ikustea. Bach-en Re minorrean dagoen Toccata y eta fuga BWV 565.